XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EGUTEGI BIZKATTARRA.

Datorren urtiari, 1933'garren urtiari jaokan Egutegi Bizkattarra arrtu dogu, ta bai bere orritxubetara begiratu be.

Egutegijan 1898'garren urterako Arana-Goiri'ttarr Sabin'ak argittaldu ebana bera da.

Euzkeraz idatzitta dago euzkera garbi tta ulerrterrezian idatzitta.

Eta bere orri txikitxubetan bai-dago zer irakurrija, batta zer ikasija be.

Gaudija Jaungoikuak irazan ebanetik gaurrarrte 5.916 urte igazi dirala, antxe irakurrita jakin dogu.

Eurijasa Nagosittik, ona, 4.261 urte igazi dirala, be, antxe.

Josu-Kisto jayo zanetik onako urtiak, be, antxe irakurten dira, eta Gurutza baten jositta il zanetik onakuak be antxe.

Doipurutzat XI Pi Roma'n jarri zanetik 11 urte igazi dirala be Egutegi Bizkattarrak esan dausku, eta Arrigorriaga'n bizkattarrak españatarra betu ebanetik 1045 urte igazi dirala be bai.

Bizkaya'ren Jaunak España'ren Burestuna artu ebenetik 554 urte igazi dirala diñosku, eta Deun-Iñaki Loyola'tarra Bizkaya'k, bere Zaindaritxat, autu ebanetik, 153 urte igazi dirala be bai.

Bizkaya'k Orrbanbako Sorrpena aldezteko zin-esan ebanetik, 217 urte igazi dirala be, edestu dausku, eta Bizkattarra agerrtu zanetik 40, eta ikurrin bizkattarra egin zanetik 39 urte igazi dirala be bai.

Oneik edestiko jakingarri gustijok, barriz, urrilan 2'garrenai jaokan orritxubaren atzekaldian irakurri doguz; aurrekaldian, ostera, beste au: 1823.- Bizkai'ko Diputaziñoe españarrak Gobernubari eskatuten dautsoz: 1.a Deun-Pantzeska'ren Komentuba gertu dedin gudari-etxetzat; 2.a Gurutzekua, irakastolatzat. ¡Bizkai gaxua!.

Egutegi bizkattarr onek diñoskunez, orain ezeze orain 108 urte be, Bizkaya'n españarr aldundija egon zan, eta zoritxarrez gaurr dogunaren antzera gazteleraz oldoztuta leaidetxiak gudari-etxe bigurrtuten aleginduten ziranak.

Españarrak orduban eta gaurr, beti españarr....

Itz laubetan ezeze olerrkijetan be gauza polittak esaten dauskuz Egutegi-bizkattarrak.

Ona emen bat eredutzat.